sábado, 12 de diciembre de 2009

10 datos sobre la malaria


Aproximadamente el 40% de la población mundial está expuesta al paludismo o malaria, especialmente las personas que viven en los países más pobres. De esos, 2.500 millones de personas en riesgo, más de 500 millones enferman gravemente cada año y más de 1 millón muere a causa de esta enfermedad.

El paludismo es la causa de una de cada cinco muertes infantiles (20%) en África. Se calcula que un niño africano tiene en promedio de 1,6 a 5,4 episodios de fiebre palúdica por año. En África, cada 30 segundos muere un niño de paludismo.

Más datos en:
http://www.who.int/features/factfiles/malaria/malaria_facts/es/index.html

miércoles, 9 de diciembre de 2009

TELEMEDIKUNTZA (wikipedia)




Telemedikuntza orain dela gutxi agertu den kontzeptu berri bat da. Honekin medikuarekin kontsulta birtual bat izan dezakegu, eta horrela honek diagnostikatu eta tratamendua ezarri dezake diru eta denbora askoz gutxiago gastatzen. Telemedikuntzak ere heziketa medikoa lantzea errazten du irakasle baten laguntzaz.

Telemedikuntzak ere mediku edo erizainen artean iritzi desberdinak konparatzeko baliogarria izan daiteke, adibidez ospitale txiki batek (medio gutxiago dituena) beste ospitale handiago baten laguntza izan dezake.

Telemedikuntza orokorrean zer den jakin nahi baduzu helbide honetan sartu zaitez: http://es.wikipedia.org/wiki/Telemedicina. Hemen aurkituko duzu telemedikuntzaren definizioa, aplikazioak, historia eta lurralde ezberdinen egoera telemedikuntzaren inguruan.

domingo, 6 de diciembre de 2009

Patarroyo: "La nueva vacuna contra la malaria tendrá una efectividad del 95 por ciento"

Patarroyo: "La nueva vacuna contra la malaria tendrá una efectividad del 95 por ciento"

El patólogo Manuel Elkin Patarroyo presentará en 2011 una nueva vacuna contra la malaria, que aspira a tener "una inmunización efectiva total o al menos en el 95 por ciento de los casos". El científico colombiano, conocido por el desarrollo de la primera vacuna sintética contra la malaria, una enfermedad transmitida por el mosquito 'Anopheles gambiae', explicó que, la vacuna está ya muy adelantada y que ya se ha experimentado con monos por lo que "en un período inferior a 2 años" podrá entregarla a la humanidad entera. Así que a día de hoy sólo queda pendiente la parte final del análisis y realizar el ensayo en humanos. Patarroyo ha destacado además que la vacuna se aplicará en una sola dosis, lo que facilitará su administración en los países del tercer mundo. Una vez finalizada, al igual que lo hizo anteriormente, la vacuna será donada, gracias también a que su desarrollo se ha producido gracias a las ayudas altruistas de países como Colombia y España. El patólogo colombiano ha resaltado además que gracias a esta metodología se están desarrollado vacunas contra la Hepatitis C, la tuberculosis, o más recientemente contra el virus del Papiloma Humano, de la cual se están realizando estudios en más de 40.000 mujeres, y con la que se pretende atacar a todo el virus.

Malaria

MALARIA


Malaria edo Palaudismoa eltxo baten ziztadaren ondorioz sorturiko gaixotasun hilgarria da. Munduko populazioaren %50 (2500 milioi pertsona), batez ere herrialde pobreetan bizi direnek, malaria jasateko arriskua dute. 400 milioi pertsona gaixotzen dira urtero, eta 2 milioi baino gehiago hiltzen dira. Minutuero, 4 ume hiltzen dira malariaz. Nahiz eta malaria urte batean, HIESA azken 15 urteotan bezain hilketa kopurua eragin, ez du sortzen honelako “publizitaterik”.


BIZKARROI MOTAK

Malaria Plasmodium izeneko bizkarroi zelulabakarrak eragiten du (eltxoek bizkarroi hau bere barnean daramate). Plasmodiumen 150 espezie baino gehiago daude baina bakarrik 4 mota infektatzen dute gizakiak:
- Falciparum: patogenoena eta hilketak sortzen ditu( eragiten ditu %80en gaixoak eta %90 hilketak).
- Vivax: aldizkako sukarrak eragiten ditu hiru eguneko tarteekin.
- Ovale: ez da hilgarria baina 4 edo 5 urte eta gero berrerorpenak eragin ditzake.
- Malariae: berrerorpenak eragin ditzake 20 urte eta gero.
Bizkarroi hauek daramatzan eltxoa Anopheles espezieko emea da, arrak bakarrik landare zukuetatik elikatzen baitira.

MALARIAREN ZIKLOA

Eltxo emeak pertsona bati ziztatzen dionean, listuan dituen Plasmodium bizkarroiaren hasierako formak sartzen dizkio, esporozoitoak alegia. Esporozoitoak, sistema inmuneari ihes egin eta, odol zirkulazioaren bidez, gibelera iristen dira. Han, esporozoito bakoitzak milaka merozoito ematen ditu. Horrela,12 egunetan, gibeleko zelula batek milaka merozoito gazte eduki ditzake. Hauek heltzen direnean, odolera askatzen dira eta berehala sartzen dira globulu gorrietan.

Globulu gorrien barruan, bizkarroiak bi eratara hazten dira, ziklo asexuala ala sexuala. Ziklo sexualean, gametozito emeak eta arrak sortzen dira. Horiek odolean ibiltzen dira eta beste eltxo eme batek pertsona hori ziztatzean hauek hartuko ditu. Horrela prest egongo da beste pertsonak gaixotzeko.

Bestetik, ziklo asexualean, bizkarroiak globulu gorrietan garatzen dira hemoglobina erabiliz. Hasieran, gibeleko zeluletan bezala, barruan merozoito ugari eratzen dira eta hauek heltzen direnean, globulu gorria suntzitzen dute eta beste batean sartzen dira prosezu berdina jarraituz.

Gizakien artean ezin da trasmititu, bakarrik ama haurdun dagoenean fetoari kutsatu ahal dio. Malariaren aurrean ahulenak umeak, haurdun dauden emakumeak eta arrazoi batengatik defentsak baxuak duten pertsonak dira.



SINTOMAK

Sukarra lehenengo sintoma da, globulu gorriak apurtzean hipotalamoa estimulatzen duten substantziak jariatzen dira eta horrela sukar krisiak sortzen dira. Hauek, erraz ailegatzen dira 41 ºC-ra eta 2 edo 3 egunetan behin bukatzen dira, ziklo berdina errepikatuz. Honek organismoa indargabe uzten du.

Beste sintomak honakoak dira : buruko mina, nauseak, bomitoak, giharren eta artikulazioen mina, anemia, ... Hauek ikusita oso erraza da okertzea diagnostikoarekin, oso antzekoak direlako gripe edo gastroenteritisen sintomei. Horregatik oso garrantzitsua da medikura joatean lurralde tropikal batean egon zarela esatea malaria detektatzeko. Analisi konpletu batekin malaria detektatzen da.

KONPLIKAZIOAK

Falciparum bizkarroia burmuineko malaria sor ditzake. Globulu gorriak kapilarren paretetara itsasten dira, baita burmuinekoetara ere. Gaixoa ondorioz, koman sartzen da eta honetatik ateratzen bada min zerebral iraunkorra jasan dezake. Gaixoak, lehengo sintomak agertu eta gero 24 ordutan hil daiteke, beraz medikura joateko denborarik gabe hil daiteke. Beste arazo bat anemia da, globulu gorrien apurketaren ondorioz. Honek heriotza erakar dezake oso handia bada, akats renal edo biriketakoaren ondorioz. Haurdun dauden emakumeak lau aldiz arrisku handiagoa dute burmuineko malaria izateko, bere inmunitate sistema ahulduta dagoelako eta haurdunaldietan sortzen den anemia tipikoa dutelako. Malaria duten erdiek bizirik iraungo dute baina sukar handien ondorioz abortoa izan dezakete.

Vivax bizkarroia forma “logileak” (hipnozoitos) mantentzen ditu gibelan eta ondorioz gaixotasuna errepika daiteke. Gainera bizkarroi honekin bazoaren tamaina handitzen da (esplenomegalia) eta honek apurtzea erakar dezake, barneko hemorragia handia sortuz.

TRATAMENDUA ETA PREBENTZIOA

Lurralde tropikal batera bidaiatzen denean bidaia baino bi aste lehenago eta bidaia ondoren hilabete bat pasatu arte sendagai batzuk hartu behar dira (meflokina, doxizizlina, klorokina eta hidroxiklorokina dutenak). Hauek ez dira guztiz eraginkorrak, baina malaria hartzekotan sintomak ahultzen dituzte. Horregatik, lurralde horietara joatean hainbat neurri hartu behar dira prebenitzeko:
- Gorputz osoa estaltzen duen arropak erabili.
- Eltxoen repelenteak erabili.
- Eltxosare batekin lo egin.
- Ez atera kalera gauean (batez ere 18:00 eta 20:00 artean).

Lurralde horietan bizi diren pertsona gehienak nolabaiteko inmunitatea sortu dute malariaren aurka baina bizkarroi desberdinak daudenez ez daude guztiz salbu.

Pertsona batek malaria badauka zuzenean medikura joan behar da. Medikuak klorokina eta kinina emango dio, baina bizkarroia Falciparum-a bada oso zaila da sendatzea.

MALARIAREN AURKAKO BORROKA
Malaria sendatzeko edo txerto bat aurkitzeko inbestigazioak oso eskaxak dira, zeren bakarrik lurralde pobreetan ematen denez, lurralde aberatsei ez zaie asko interesatzen. Hala ere hainbat aurrerapen egon dira. Zenbait tokitan, oinarrizko higiene-zerbitzuak eta estolderiak jartzearekin, malaria kontrolatzea lortu da, eltxoak ugaltzen diren lekuak (putzuak eta ur geldoak) desagerrarazi direlako. Baina herrialde askotan oraindik ez dute horrelako aurrerapenik; horretaz gain, 20-30 °C-ko tenperatura eta hezetasun handia dituzte, hau da, eltxoa ugaltzeko klima ezin egokiagoa. Horregatik, eltxoa akabatzeko beste bide batzuk probatu dira, batez ere intsektizidak. Horien artean, DDT poluitzaile arriskutsua erabili izan da. Baina eltxoak intsektizidekiko erresistentzia garatu du, eta gauza bera gertatu da bizkarroiaren aurka erabili diren botikekin.
Beste bide batzuk ere jorratu dira, bizkarroiak ostalariaren gorputzean betetzen duen zikloa etetean edota sistema immunea sustatzean oinarrituta. Nolanahi ere, oraindik ez dago malariari aurre egiteko erabateko irtenbiderik. Horregatik, Anopheles eltxoaren eta Plasmodium bizkarroiaren kode genetikoa ezagutzeak bide berriak ireki ditu. Bien berri eman da Science eta Nature aldizkarietan. Lan horren guztiaren ondotik etorriko ote da konponbidea?


 
Copyright 2009 MALARIA